A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BURU HAUSTEA
      (1979)

EUSKALDUN HERRIAREN LANEKO KEJAK
      (1979)

EGUN DAGO GURE HERRIAN
      (1979)

  literaturaren zubitegia  

 

EGUNSENTI BAKOITZAK

        Jokin Apalategi , 1979

 

 

Egun-senti bakoitzak bere eguzkia,

        laino bakoitzak bere eurialdia,

                Herri bakoitzak bere birjaiotza,

                        Euskal-herriak bere itzultza.

 

Itzultza bakoitzak bere bidea,

        larrosa bakoitzak bere lorea,

                erreka bakoitzak bere uraldia,

                        Euskal-herriak bere autonomia.

 

Autonomia bakoitzak bere helburua,

        landara bakoitzak bere fruitua,

                ama bakoitzak bere maitasuna,

                        Euskal-herriak bere askatasuna.

 

Askatasun bakoitzak bere lokarria,

        gau bakoitzak bere ilargia,

                abere bakoitzak bere janaria,

                        Euskal-herriak bere langileria.

 

© Jokin Apalategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko