A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BURU HAUSTEA
      (1979)

EGUNSENTI BAKOITZAK
      (1979)

EGUN DAGO GURE HERRIAN
      (1979)

  literaturaren zubitegia  

 

EUSKALDUN HERRIAREN LANEKO KEJAK

        Jokin Apalategi , 1979

 

 

Euskaldun herriaren laneko kejak,

keja gogorrak,

langileek elkarturik,

lanean oporrik,

lanean oporrik,

ez, ez dugu hemen behar kapitaldunik.

 

Euskaldun herriaren hiriko kejak,

keja gogorrak,

hiritarrek elkarturik,

kalean zutunik,

kalean zutunik,

ez, ez dugu hemen behar zentralismorik.

 

Euskaldun herriaren eskolako kejak,

keja gogorrak,

ikasleek elkarturik,

eskolan itxirik,

eskolan itxirik,

ez, ez dugu hemen behar dogmatikorik.

 

© Jokin Apalategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko