A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZ HARRI ETA EZ HERRI
      (2002)

ITZAL UXAKA
      (2002)

ENDLESS DREAMS
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

ZURAREN ARANOTSA

        Patxi Salaberri , 2002

 

 

Leize-atarian,

mendian barrena

hedatzeko

bulartzen da

txalaparta soinua.

 

Harpearen ahoan

ohol xumeen hotsak

lerro-lerro zabaltzen dira

haize-haitzetan.

 

Herriko plazako kioskoak

aterpe damaizu eta

dantzan

ari dira

neskatoak

 

Zure esku-bihotzak

sortu doinuak,

lagun, amultsuki

bizten dira

infernu zola honetan.

 

© Patxi Salaberri    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko