Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
TXUA LISTUA
(2001)
POESIARI GORROTOA DIOT
(2001)
ACTA EST FABULA
(2001)
BILBOKO PUTZU BATEN ZAPOREA
Mikelats Gorroto , 2001
teknologiari esker
samurtasunaren aurpegi beltza dasta dezakegu xurgatu
teknologiari zor diogu
bizitzen segitzeko asmoa
askotan zure bila joanda ere
ez zaitut aurkitu kaleetan barne putzuak zapalduta
txakurrek jipoituta
antsiak hordituta
sexuak ziztatuta
narkolepsia
zenbatetan urdaila zulatuta sudurra urratuta oinak puztuta?
7 kolpe bizkarrean
kale labur zikin ilun
eta azken muturrean mina eta arrazoirik gabeko gorrotoa
barrea
balizko eskaerak
baso baten hondoan ardo garratza eta puta margotuak
izkinean ijitoak labana izterrean sartu
zoramenak eramanda jipoitu tinpanoa suntsitu
nik ordea jasanarazi behar ez dudana
haitzulo hezeetan ke artean bizioaren bila oheratze azkar
baten bila oraindik
baina atzetik sartzeko eskatuagatik marra bat nahikoa
komunean
bi garagardo aurrean
mozkor
lo
halere
fedegabe lesbiana zakilzaleak afrikarrekin oheratuta eta
hiesa kutsatuta
kartelak otarteko bat eskatu baina zaldia erosi
hatz erakuslea sartu nizun ahal izan nuen bezain sakon
goizeko bederatzietan
ilearen kolore gorriak sofa tindatu zuen telefonotik muzin
egin
afaltzeko orduan
alde egin
baina azken tiroa bota
mendekua hartua
amorruak senetik irtenda
hurrengora arte
© Mikelats Gorroto