A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TXUA LISTUA
      (2001)

BILBOKO PUTZU BATEN ZAPOREA
      (2001)

ACTA EST FABULA
      (2001)

  literaturaren zubitegia  

 

POESIARI GORROTOA DIOT

        Mikelats Gorroto , 2001

 

 

poesiari gorrotoA diot

eta poetei

eta poeta faltsuei

eta olerkariei hitz faltsuei

poesia idazten ez dakienaren aitzakia baita

inor ez da idazle

faltsuok

begirada zorrotz hartatik

iruzurra gordetzen du tronotik idazle zuriak

hitzak baino ez dira paperean zuri-beltz lerroak puntuak

hobe punturik gabe

hobe hitzik gabe

poesiak ez du hitzik behar

gorroto diet poemei eleberriei eleberrigile handi-mandiei

ziria sartu

kaka hutsa saldu

ezjakinoi

ezikasioi

poesia saldu eta gero ez da poesia berriro izango

poesia beltza txua gorotza odola heriotza nazka higuina

paperean

neure ipurdia garbitzean

poesiarik onena eskainiko dizut

 

© Mikelats Gorroto    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko