A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TXUA LISTUA
      (2001)

BILBOKO PUTZU BATEN ZAPOREA
      (2001)

POESIARI GORROTOA DIOT
      (2001)

  literaturaren zubitegia  

 

ACTA EST FABULA

        Mikelats Gorroto , 2001

 

 

lurrean dut

oina sartuta

mintzairan dut

gogoa iltzatuta

 

ergeltzat hartu al gaituzue?

gurea dena suntsi dezaten emango al diegu otsoei?

komunikatzeko

hizkuntza bat erabili behar dut

edo bi edo mila

 

zurea akaso?

 

indiarren kanta batek euria sortu ahal omen zuen

zure hitzak kezkoak dira

 

enea ene

eta zurea gure

hegoaldeko atzapar luzea

begira iezadazu! akaso ergeltzat hartu nahi nauzu?

ahal izango duzu?

bekaizkeriak itoarazita

kulturarik gabeko mendi lehorrak aiherrak uherrak

non dago zure hizkuntza?

 

iltzeak begietan sartu nahi izan dizkidazu

ezpainak burdinsarez josi nahi izan dizkidazu

belarriak berun urtuaz estali nahi izan dizkidazu

 

zure auzokideen antzera

madarikatuok!

 

baina gauzak aldatu egin dira

baina gauak asaldatu ezin dira

 

etsaia zena lagun

lagun zena urrun

gure lurra gure

gure hitza gure

gu geu

acta est fabula

komeria bukatu da

 

© Mikelats Gorroto    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko