Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
OSO EDERRA IZAN ZEN
(2002)
BI + BI EZ ZIREN HOGEITA SEI BAIZIK
(2002)
BALIO DU NIRE ODOLAK URREA
(2002)
UHIN TXIKITXOAK SORTZEN NITUEN
Xabier Galarreta , 2002
Urmahel batean,
non flotatzen ziren nire oroitzapenak, eta uretan
non islatzen ziren
udazkeneko zuhaitz harro-apal guztiak,
eta hostoak bien bitartean etengabe erortzen...
Nik, eskua urmahelean,
uhin txikitxoak sortzen nituen,
eta iratzarrita
amets egiten nuen,
eta, zergatik ez?
oraindik sinesten nuen
—behar nuen?
maitasunean.
Gizadiaren maitasun zahar eta erabilia...
Momentu hura hantxe geratu zitzaidan,
espaziotik kanpo bezala,
jainkozko edo izadizko esku batetik zintzilik,
ni nintzela sinetsi ezinik.
© Xabier Galarreta