A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

ALTABIZKARKO KANTOREA

        Garai de Monglave , XIX. mendea

 

 

Deiadar bat erantzun da

Uskaldunen mendietan;

Etxeko jauna agertzen da

Jauziz borta alartzetan.

Behatzen da eta dio:

Zer dabila lur hoietan?

Haren txakurrak lauhazkaz,

Lo zegoenak oinetan,

Altabizkar unguriak

Iharrausten tu txanpetan.

 

Ibaņetako gaintitik

Herots handi bat jaikiten,

Armada batek dakarren

Burrunbotsa da huilantzen.

Karlomanen tropak dira

Iberiatik utzultzen;

Nafarroa menpeturik,

Ospetsu Frantzian sartzen.

Uskaldunak aitzinera

Mendiak gora multzotzen.

 

Heben dira! Heben dira!

Oi, zer lantzazko sasia!

Banderaz estalia da,

Urrunean lur guzia,

Zaldun eta oinezkoen

Zer oste izigarria!

Haien armek distiratzen

Mila tximisten argia.

Ikus 'atzu, ikus 'atzu

Laster egizu, nausia.

 

Oihu marrasken artetik

Arrolanen deiadarra,

Ozen eta intziritsu

Entzuten da urrunera;

Mendiak gainti heltzen da

Karlomanen bihotzera.

Olifantak oihuzten deit

Ene llobaren herstura,

Goazkon laster, goazkon laster,

Egin dizogun heltura.

 

lhes, ihes, Karlomanen

Oinezko eta zaldunak!

lhes ihaur, galdu dutuk

Karloman, tropa hobenak.

Hil duk Arrolan handia!

Huts egin deik zorte unak.

Mendietarik jaitsi tuk

Bitorius Uskaldunak,

Lantzez ehaiten ditie

Ondar ihesi doatzanak.

 

Hilak ez ditazke kunta,

Bekantu dira biziak.

Zoinen laster histu diren

Hoien ospe, balentriak!

Zer egin dira banderak

Eta lantzazko sasiak?

Ez da haumen tximistarik,

Odolez dira bustiak;

Nola ixiltu diradian

Goizeko herots handiak!

 

Hainbeste direnez, haurra,

Kuntatzera isei' hadi.

Bat, biga, hirur, lau, bost, sei,

Zazpi, zortzi, bederatzi,

Hamar, hameka, hamabi,

Hamahirur, ta hamalau;

Hamabost eta hamasei,

Hamazazpi, hamazortzi,

Hemeretzi eta hogei.

Berrogei eta laurogei.

 

Ehun eta mila milak

Lerroz lerro jiten dira.

Zonbat diren jakin nahiz

Gal genezake denbora.

Junta ditzagun indarrak,

Arroka horik atera,

Eta heltu direnean,

Mendi hoien oinetara,

Ald' orotarik batean

Aurtik ditzegun gainera.

 

Iparreko gizon horik

Zeren zaizku hunat jaitsi?

Bake bizi ginandian

Zeren zaizku gerlan hasi?

Harrokak jauziz erori,

Hezurrak karraskaz hautsi;

Odol balsan aragiak

Dardar puskatan itxusi:

Horrelako sarraskirik

Ekiak ez du ikusi.

 

Haurra, zonbat diren xutik

Kuntatzera isei' hadi

Hogei dira, hemeretzi,

Hamazortzi, hamazazpi,

Hamasei dira, hamabost,

Hamalau, ez, hamahirur,

Hamabi, orai hameka,

Hamar, bederatzi, zortzi,

Zazpi, sei, bost baizik ez da;

Laur dira, hirur, bida, bat.

Egin dizogun heltura.

 

Ez da bat xutik ageri,

Guziak etzanik dira:

Etxekojauna, joan zite,

Txakurrarekin etxera;

Emaztearen ta haurren

Gozoki besarkatzera;

Bitoriaz Jinkoari

Hekin esker emaitera;

Gero zure haumen gainen

Deskantsu lo egitera.

 

Gaian dira arranoak

Urrunetik hor bilduko;

 

Hartz otsoekin nahasi,

Korpitz hil hoien jateko.

Mamiak laster dirade

Gure bistatik kentuko;

Bena hezur xuritiak

Betikoz hor baratuko;

Nor beren etxian nausi

Utz dadin erakasteko.

I a-a-a-a-a-oh-oh-oh-oh!!!

iao! iao!

 

© Garai de Monglave    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko