A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

BIZITZAK BADAKI GARRATZA IZATEN

        Iker Bidegorri , 1982

 

 

Bizitzak badaki garratza izaten.

Bizitzak badaki gure bihotzen hesiak hausten

ta geziak sartzen.

Bizitzak badaki hemezazpi urtetako mutiko bati

hanka ebakitzen,

begiak ateratzen,

ileak erauzten...

Bizitzak, bere etxeko eskortan,

guzti horik atseginez jaten dituen

apo zahar bat duelako,

apo sadiko bat duelako,

badaki haurrak masakratzen,

ta aiton zaharrak amiltegira botatzen...

Bizitzak badaki garratza izaten.

 

© Iker Bidegorri    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko