Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EGUNETIK EGUNERA ODOLA SAMINTZEN
(1985)
BIZITZERA ETORRI NAIZ
(1985)
PERFEKZIOA
(1985)
EZ DITUT NAHI
Gema Lasarte , 1985
Ez ditut nahi mundu zerri honek
opa dizkidan mixeria zapuztuak,
ez dut nahi ezarri didaten izena,
ez eta munduko izen guztiak ere.
Ez dut hemengo deus desira.
Agur, baratz madarikatu honetako
landare kutsatuak.
Agur, ustelaren itzal hutsa.
Nik beste nonbaiteko zerbait nahiago dut
eta kitto.
Estresaren larrupetik zerura,
lasaitasunaren eta bakardadearen eremuetara noa.
Mundu zerri honek eskaintzen didan
gorotz bortitzik ez dut maite. Ez eskerrik asko.
© Gema Lasarte