Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EGUNETIK EGUNERA ODOLA SAMINTZEN
(1985)
BIZITZERA ETORRI NAIZ
(1985)
EZ DITUT NAHI
(1985)
PERFEKZIOA
Gema Lasarte , 1985
Ez zait perfekzioa gustatzen,
dena gaizki egiten duten horietako
bat naiz.
Ez dakit ondoa eta gaizkia
sailkatzen dituen muga non
aurkitzen den.
Perfekzioa saldu egiten da gehienetan,
eta ez naiz sekulan horren erosle izanen.
Perfekzioa konpetentzietan jartzen da
gainontzekoek mires dezaten eta ez naiz
horren miresle inoiz izanen.
Ez dut inolako perfekziorik nahi,
are gutxiago,
bizitza guztian bere otsein izan,
nahiago dut atxarraztaloa erabiltzen
erdipurdikoa izan, korrika azkena iritsi eta
euskal letretan erdiko txar horietako izan,
baina hori bai, mila iturrietara
ene burua makurtu nahi nuke
denetarik dastatzeko.
© Gema Lasarte