A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GEREZIAK NON DIRA...
      (1981)

MAITE ZINTUDA
      (1984)

EZ BEHA POETARI
      (1986)

  literaturaren zubitegia  

 

IGANTE XURI

        Jean Louis Davant , 1980

 

 

Igante xuri baita, goizik da leihoan

Bedatsea goiz huntan, dirdiraz kukuskan,

Dena txori grasaila, oro kuska-kuska,

Bilo barreat eta lili bat ahoan.

 

Eki xuriz jauntzia beste itsasoan,

Elur zaia berritan jeikirik ixilka,

Ahüñetik horra da gazteñi, jauzika.

Artzain-bidetan dügü egün Xiberoa.

 

Aihenaren kantüko baratze beroan,

Oihaneko jinkoen büzüntz oparoan,

Laster dira hasiko erleak eztikan,

 

Et' arratsetan hüxtüz algarri xoxoak.

 

Karankaz ari zaikü leiho petik pika.

Maitea, dügün kanta Kantiken Kantika!

 

© Jean Louis Davant    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko