HIRIARTEN LEHENBIZIKO GARAITIA
Zohiola Berri , 1864
Urreaz gosetuak, Erroma hiritik,
Etsaiak jin zaizkigu, begiak uherik,
Artaldetan otsoa nola den ikusi!
Gure gainera bardin zorrotzik erori,
Gure gainera bardin zorrotzik erori.
Hiriak erre tuzte, bazterrak funditu,
Amak gure odolaz maizegi gorritu,
Haika, herriak haika, armatuz aizkorez
Urre biltzaile hoiek anbilka hilotzez,
Urre biltzaile hoiek anbilka hilotzez.
Hara, hara han dira, armez estalirik,
Milaka janzten dira mendi gerendetik,
Goazen, goazen, gudura ximixtak iduri,
Hil, hil, aldia dugu, garen mendekari,
Hil, hil, aldia dugu, garen mendekari.
Jo hor, jo hemen eta alde guzietan,
Leher eta sarraska aizkor-azpietan,
Zeha, zeha, ostika, burdin ekarleak,
Egun suntsi detzagun odol ixurleak,
Egun suntsi detzagun odol ixurleak.
Jo, jo, nehori barka ez diozozue,
Heriotza eskuez erein ezazue,
Jo, jo, beti, jadanik urratu dirade
Iziturik iheska abiatzen dire,
Iziturik iheska abiatzen dire.
Lasterka hor doatzi, zaldunak jarraiki,
Matxeta zorrotzekin buruak ebaki.
Non zaizte erromatar agintari onak?
Non gure herritarren espantu gizonak?
Non gure herritarren espantu gizonak?
Non dire zuen oste atzo hiri ederrak!
Non ezin garaituzko gerlari zaharrak!
Han dira ordakian odolez igeri,
Bizirik ez da nehor bakar bat ageri.
Bizirik ez da nehor bakar bat ageri.
Hain ongi ibilirik zazpi oren huntan
Unatuak daude erredol azpitan,
Bihar goizik, belek hila dute joko,
Oste eder hetarik bat ez higituko,
Oste eder hetarik bat ez higituko.
© Zohiola Berri