Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
IGANTE XURI
(1980)
GEREZIAK NON DIRA...
(1981)
MAITE ZINTUDA
(1984)
EZ BEHA POETARI
Jean Louis Davant , 1986
Ez beha poetari
zuk pentsatzen duzuna
gora gora baitio.
Ez beha poetari
zuk asmatzen duzuna
hark oihusta baitiro.
Zuk ixil-ixilean
duzuna izkutua
jarten du gurpilean
eta mundu zabaletik
dabila segeretua.
Zure amets beroak
nunbait sua pitz diro
zeren buru xoroak
horren zai daude gero!
Ez beha poetari
ameslari huts horri
petrolik baduguno.
Ez da eskas oraino
eta geroan ere
beste zerbait badate
nuklearra eta
bestela nik dakita
eguzkia,
ilargia...
Beti zerbait badate
ezin geldi «le progrès»!
Ixil bedi poeta
bai laster ixil bedi
poeta xoro hori!
Bai zera...
Zuek autopistak
zarete utopistak!
Badakizu laguna
zu zarela poeta
zeren aragiaren
xoko gorde batean
mintzo zaizun botz hura
min bizi bitzi hura
utopiaz betea
zentzu ona duzula.
Lehengo egungo ta
biharkoen mintzoa
arimaren oihua
munduaren erantzuna
alderantziz ez bada
zu batean xertatua
ezin dezakezu ixilaraz
hura baita poeta
eta zutan baitago
betiko!
© Jean Louis Davant