EGUNEROKO TRENARI GORROTO DIOT
Txiki Idoate , 1988
Eguneroko trenari gorroto diot umetatik
gorroto diot bere metalezko haragiari
gorroto gezurrezko ezpainei ere
gorroto diet bere hotz eta beroari
bai eta bere ur zikinari ere
Gorrotatzen dut
lurra odolaz blai utzi zuen trena
Gaur pasatzerakoan
aldapa gora
oroitu zaitut
oihartzunik gabeko oihua bezala
nonbait
zure irudia agertu zait
bi aldetara begiratu dut
inor ez
ez trena ez pertsonarik ere
baina zure malkoen keak
haizetik zebilen bitartean
bakardadea eta oihuaren ixiltasuna
oroitarazi dizkit
eta hori ez diot barkatuko
© Txiki Idoate