Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ERRANEN DUTA?
(1657)
NEGUAN, ELURTE BATEZ
(1657)
LAUR KARBARIEN ERESIA
(1657)
NIK EZ DUT EHOR MAITE ZU BEIZI
Arnaut Oihenarte , 1657
Nik eztut ehor maite zu beizi,
Zuk zeren nahi zuzu ereizi?
Engoitik ordu zinuke hontu,
Eta nizaz eduki kontu,
Nahi ezpanuzu net hil-urhentu,
Nola bainuzu ja hurrentu;
Ezi bihotza, zu beti hala
Ikusiz gibel zauztadala,
Hotzarriturik orai hil-hila,
Hoboro nitan eztabila:
Bana zuk nahi baduzu sarri
Harzara piztu et'eratzarri,
Nonbait, egizu, Jainkoaren partez
Ikus zitzadan zenbait artez;
Bana zureki nahi nikezi
Elizan nehor zuhaur bezi,
Et'ekuslerik ageri elizan
Lekutara zindiaurizan.
Batzutan, luzez, luzez otoituz,
Zure bihoz gogorra goithuz,
Norabait jitez hitz badidazu,
Hur ere ger'eztadukazu.
Nonbait, bi-biak, heltzen bagira
Zu beti lehiatu zira;
Orduan, bi hitz zuri erraiteko,
Zur'eskuari banatxeko,
Bertarik nola, samur-samurra,
Belar hori zimur-zimurra,
Utzi zitzadan manuz baitzauzat,
Etxekiterago eniz auzat.
Gauaz, epaizkaz, zur'etxen sartuz
Em'ibiliz, eme hatsartuz,
Eta haztatzez, ganbara bitan
Iraganik, beldur handitan,
Net hatshanturik, zur'oh'ondora
Banatorra, zuk heiagora
Egiten duzu, ni hautemanik,
Et'ordu hartan, gaxoa nik,
Leihoti jauziz, ohoin'iduri,
Hilpenan behar dut itzuri.
Noiz ere bai-naiz hauzaz orhitzen,
Zin zinez, baniz hil-nahitzen;
Hiltzea gaitz da, gaitzago bana
Mait'uken, et'ez mait'izana.
Harren gaurgoiti zerbait hongoaz
Urgatz nezazu jaungoikoaz,
Ezi ezta deuskai edertarzuna,
Lagun ezpadu hontarzuna;
Ainziti, ederrik gaitz dena, duzu
Berhala, nol esne'uluzu
Denean, edo sagarra harzu,
Haur ederra buru zakarzu,
Edo anderauren begitartea,
Pikot'orbainez net bethea.
Beraz, zirentzat xahu eztakuruz,
Hel zazkio, sober'aiduruz,
Zugatik hiltzen ari denari,
Eta hur'otoi urrikari;
Ezpere, hura hilen d'eta zu
Harzaz-huts zirate hospazu,
Gizonbat galdu dukezulakotz,
Zergatik? maite zintielakotz.
© Arnaut Oihenarte