A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAXOA!
      (1916)

 

ERI BATEN NEGARRA

        Jose Elzo , 1917

 

 

Nere biyotza mintsu dago ta

begi gaxoak negarrez,

gogo tamala daukatelako

anitz asea naigabez.

 

Iņon ezin det miņ orrentzako

alaigarririk arkitu...

era askotara sayatu arren,

garratz au ezin gutxitu!

 

Naigabe ontan lagun bat badet

txit gutxi diran lakoa...

beti ni nagon lekuan daukat

nere liratxo gaxoa.

 

Sayatutzen da lagun kutun au

oņaze abek arintzen,

sayatutzen da abestiyakin

nere malkoak txukatzen...

 

Alperrik baņo! Asi orduko

ikutzen bere ariyak

nere betiko negar-miņaren

malko ugariz bustiyak,

 

entzun bai det nere barruan

abesti baten mur-murra...

nere azkena gertu dagola

erakusten dun ikurra!

 

—Gau zatarraren itzal tamalak

illundu oi dik ludiya;

eriotzaren itzal otz arrek

illunduko dik biziya,

                 guztiya!

 

—Zugaitz-orriyak botatzen dizkik

aizeak jo ta lurrera,

eriotzaren aize zorrotzak

i botako aun bezela

                    leizera!

 

—Orlako egiyak aditu baņo

ez aditu uke nayago,

baņo nik beti esango izkiat

gerora geroz sendogo:

                   or ago!—

 

        * * *

 

Esan zaidazu nai dezun aņa,

ez dit batere ardurik,

emen ill arren gero biziya

an goyen dala badakit.

 

Jardun zaite, ba, aspertu arte

emen, barruko ots ori;

eriotza nik laztanduko det

nai duanean etorri...

 

        * * *

 

Kito! neregan oldozpen oek

beti dirade nagusi,

onezkeroztik ez du egingo

miņak nigandik igesi...

 

Etsi det, eta zoaz laxterka,

liratxo kutun gaxoa.

Nere samiņa eztitze arren

mindu zerade naikoa!

 

Beste batengan izango dezu

nigan etzendun poz ori.

Bakarrik nai det aurrera izan.

Zoaz nigandik, gaxori!

 

        * * *

 

Eguna joan da eguna etorri

mur-mur zital au iltzen ez...

Beti biyotza oņaze-pean!

Beti begiyak negarrez!

 

Nere berruan entzuten bai det

abesti orren mur-murra,

amai gogorra gertu dagola

erakusten dun ikurra!

 

        * * *

 

               Beldurra!

 

© Jose Elzo    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko