A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BIDE ERTZEKO OIHU BATEK
      (1988)

SOILIK APALTASUNETIK
      (1988)

GAUEZ HIRIA
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

BEKATU HEZEA

        Isidro Rikarte , 1988

 

 

Eta bapatean

gauzatzen zara

emakume arrotz hurbilaren irudiaz,

      nakarezko bular horien ditiburu eroriak,

      sabel zurbil biribildua,

      izter mehar estuak, masusta zainak,

bekatu bihurtzen dituzun bitartean.

 

Eta nik seminarioan,

nire ohean atinik,

hamasei urteko gogo-eskua

luzatzen dizut,

zu ikutu nahian,

isekari

ezabatzen zaren une berean.

 

Nakar edo haragizko bekatu hezea.

 

© Isidro Rikarte    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko