Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BIDE ERTZEKO OIHU BATEK
(1988)
BEKATU HEZEA
(1988)
SOILIK APALTASUNETIK
(1988)
GAUEZ HIRIA
Isidro Rikarte , 1988
Berpizten da, argitsu, hainbeste kolore dekadenteetan,
hainbeste ohitura marginaletan bizi da gauez hiria.
Bere elizetatik ateratzen dira andanaka,
emagalduen legioi arrosariodunak,
oihal zuri baporetsuez ia ez estalirik gorputz biluziak.
Homosexualeriak lotsa erakusten du arrotasunez.
Hiria, etxe lotiak iladan.
Bere taupaden erritmoak, gorri-berdez markatzen du azken dantza.
Norbaitek, zerbaitek hil behar du gau honetan
gauero hiltzen diren arauera,
irudikeria baten distira zorrotzak suntsituak.
Snack, pub, music-lekuetako argi horistatuek
Behin-behineko gautarrak engainatzen dituzte.
Betikoen garrixiek aldiz, elektrifikatzen dute isiltasuna.
Katu beltza den gauak ikaratzen du ziutatea
bere ehiza-dantza erritmikoaz.
Gauez hiria.
© Isidro Rikarte