A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

NORA OA?

        Eusebio Erkiaga , 1957

 

 

Nora oa, gazte urduri,

bagiak zabal ta bizi,

biotza geraka,

odola sastaka?

Nora oa, mendiz mendi,

uriz uri, gazte ori?

 

Ez al dik goizak eskeiņi

bizitza poz berezirik,

edota, ilunabarrak, isil,

maitetasun-garrik?

 

Arpegi zurbillen batek

sorgin-keiņua egin al dik?

Mozkor-usaiņez loreek

ire barnegiroa zoraturik?

 

Ez ote ire kolkoan erne

zalgi zital, belar erre?

 

Oa, ba, oa, ire bideen eske;

oa txairo, zal eta gazte;

galde itzak

neskatxen biotzak,

urrenik urrena

—txitean poz, pitean edena—;

gaztezaroko odolkadak

mamiņean atximurkadak.

Baiņan ez adi

ik uste baiņo leen

niregana itzuli

negar-malkoak legortzen;

antola adi bakarrik,

baztertxoren baten.

 

© Eusebio Erkiaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko