ZOROA NAIZ
Aurraitz , 1957
Txillardegi-ri tamaltasunez
Zoroa naiz. Bai. Zoroa.
baina neuk baino bestek ez
baitaki nire giroa.
Gizarten zentzuduntzat naukate,
baina bakarrean eskuragaitz
Zazizkit neure oldozkun ta naaste.
Gauza orok daragizte gogait
Lortu ezinaren poz ertzean:
Gogoan daukadan utsa astun zait...
Eguraldiren aldakuntzakaz
Aldakorra zait gogo-giroa:
izadi ikutuk nauka lilluraz.
Bizi bearraren ots goibela
Gogaien bidean eragozpen...
Pozkor zait ulergaitzen ixila.
Zentzuduntzat daudenek ikus oi
Ez dituztenez ikusten ditut
Gauzak: gogoa baitut olerkoi...
Atsekabeen aldapan erreza
Litzakit buruari uztea:
Latza baitzait zorionik eza.
baina buruari utzi-ta iritz
Ote nezake neure barru utsa
Bete legikedan zorun-bizitz?
Gaikoia izan baino naiago dut
Ametsen zidorretaz maratu:
Iainko laztanek aurkitzen ditut...
Zoroa naiz. bai. Zoroa.
Ez baitu, baina, inok inoiz
Iakingo nire giroa.
© Aurraitz