A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZOROA NAIZ
      (1957)

ITXAROKIZUNA
      (1960)

TAMALGARRIA
      (1965)

  literaturaren zubitegia  

 

MINGOTS

        Aurraitz , 1959

 

 

Urrun nago. Urrun eta bakar.

Zakurra alboan yabole azkar.

Ixila zelaietaz deadar...

 

Oldozkunak asauetan azke,

zabaldiak igaroz, poz-eske

Atzerri-bizikera, bai, neke!

 

Piztien bizileku itzalean

goian zerua, ta lurra beean...

Yainko'k bakarrik nakus, maurtuan.

 

Baso, erreka, zelai... oro itzal.

Gizabidearen gaiak mengal...

Auxe bakartada itun ta yaukal!

 

Izadi oso-osoak dagist itz,

gogotar mintzoaz, olerki-giltz.

Onen mingots ez dut izan bizitz.

 

Tamal samurren barne ezkutuan

maiteenen oroia arantza bakan.

Min au luzaro ezingo yasan.

 

© Aurraitz    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko