TAMALGARRIA
Aurraitz , 1965
Giza-oioldea dator
baso-bideak behera,
saguak lakiora lez,
kale-bizitzaz lillura.
Ibillerea astun eta
begiak urduri doaz,
gogo motelakaz zaarrak,
gazteak arnas beroaz.
Atxurra itxikera izen
ta azkatasuna be galdu:
Basatxoriak kaiolan
goibeltasunak ilten du.
Bai. Basoan otak dira!
baiņa, ez dakizu otak
baņo eun bidar latzago
dirana izerdi-lapurrak?
Zuen izate ta amesak
olaen otsak itoko.
Maitasunbako gizarteen
barru-bakea galduko.
Gaixoak! barrikeria
gaikoiak, apurka-apurka,
errukibarik, zakatzak
aterako, ba, igartzeka.
...Eta, basoak illetaz
jazten diran bitartean,
berein baserritar doaz
guzur-amesen bidean.
© Aurraitz