ERREGE TA BERE AMARI
Antonio Arzak , 1887
Seaskacho bat dago
Gaur euskal lurrean,
Espaņia daukala
Kulunpen artean,
Ta alargun triste bat
An!, bere oņean,
Ageri da pensatzen
Etorkizunean!
Nork ez ditu agurtzen
Ama ta semia,
Beti izandu bada
Euskaldun legia
Ikusirik aurrean
Pena ta antsia
Biotzeko atia
Oso zabaltzia?
Lo, umezurtz chikia,
Aur inozentia!
Zuk ez dakizularik
Zera erregia,
Zure egitekoa
Izanik guztia
Aingeru chikiakiņ
Amets egitia!
Baņa zeņen aundia
Dan Probidentzia!?
Or daukazu ama bat
Birtutez jantzia,
Zaitutzen zure loa,
Zure asnasia,
Gero erakusteko
Zeruko bidia!
O!? Nik ikusten zaitut
Bigar esnatzean,
Besochoak amari
Farrez luzatzean,
Ikusten zaitut amak
Begiratutzean,
Zure antzan aita, ai!,
Ikusi naiean.
Ikusten zaitut, aurra,
Izketan astean,
Mundu bat gauz amari
Gosho! kontatzean.
Amak, choraturikan,
Musuka jatean,
Biotz puskatuaren
Kontra estutzean!
Begira tristeari
Zu ziņatutzean
Zeruetan dezula
Aita esatean!?
Ta beiņ eta bi bider,
Ishill!, malkopean,
Zure ezpaņchoetan
Gurutz bat jartzean!
Azi zaitez gaishori
Onen itzalean,
Guretzako gero, bai!,
Gizon egitean;
Bestela, amarekiņ
Diot nik batean:
Ega zaitez Zerura
Aur zeran artean!
Gurutzea da gure
Konsolagarria,
Zure amak badaki
Au dala egia!
Autsa da emen beko
Izate guztia.
Baņa ark eskeiņtzen du
Mundu bat obia!
Begira Espaņia
Ta Euskalerria,
Begira Amerikak
Ta mundu guztia:
Benetan ageri da
Goien ipiņia,
Biziaren Arbola
Gurutze maitia!
Ta denbora berean
Daukazu gordia
Or! zure kolkochoan
Amachok jarria:
Zer gauza samurra dan
Orla ikustia
Alargun-umezurtzak
Eta Gurutzia!
O!? Begira zaiezu
Nere Donostia,
Beti izan zerana
Chit erri noblia:
Bizi bitez birtute
ta inozenzia,
Bizi bitez Erregiņ
Eta Erregia!
© Antonio Arzak