A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BABEL GAUAK
      (2001)

BIHOTZA EZIN DA EROSI
      (2001)

 

BESARKA NAZAZU

        Joseba Gotzon , 2001

 

 

Besarka nazazu

zure uhinen artean

zure lurrin eta eguzkiaren

bitarteko beroa sentitzeko.

 

Gogoan daukat

nostalgiaren deserrian

zenbat bizi malko

itoak zure begietan.

 

Gogoan dauzkat

gauaren beldurrean

etsipenen itzal zitalean

traizionaturiko irrien sorteak.

 

Balio izaten hitzok

nire burua kiskaltzen dute

bi suotako itzuli ezina arintzeko

eta inork iristerik ez duen

sekretuen zokoan

soseguaren gauean

gaubeilatuko dut

bertso hauetako nota bakoitza

dantzatzen duen zure gorputzaren esentzia.

 

© Joseba Gotzon    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko