Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUR BAKARDADEAK
(1989)
EZAGUN DUDANEAN
(1991)
ESAIDAZU
(1995)
DENBORAREN EGURALDIAK (Zatiak)
(2010)
BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak)
(2010)
ZURE IZENARI NAHI DIOT IDATZI
(2010)
ITZAL DEZAGUN ARGIA
(2010)
MAMU BAT DARABILT
(2010)
MAITE ZAITUDALA
(2010)
HIL ZARA, AMA
(2012)
OROITZEN DUDANA
(2012)
BATZUETAN EZERK
(2012)
BIZITZAK GORANTZ
(2012)
MIN EMATEN DIDAZU
Karlos Linazasoro , 1990
Min ematen dit zure amore txuriak
gaur arratseko sistole-diastolean.
Zure idazkerak umezurtz uzten du
hitzen bidaia azken noragabetua.
Jakin nuen gauaren gezurraz,
hiriaren mendeku herdoildu eta
mihietan ehoturiko konkupiszentzia urdinaz;
baina ez orain aitzakiarik jarri; ez esan
gorputz haren mugarriak igaro nituenik;
ez eskatu orain piz ditzadan itzal
guztien balizko zuziak.
Ez eskatu ezer.
Mugi zaitea apenas instant batez
eta izanen duzu, maitea, zure begien
hegadan, munduko bakardade guztia,
azken lohiaren perfume betierekoa.
© Karlos Linazasoro