A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HUTSUNETAN
      (1986)

PASIONEA
      (1986)

GAU ARREBAREN BEGIAK
      (1986)

ZURE TENPLOKO HARRIEK
      (1990)

HARRIAK EZ DAU BEGIRIK
      (1990)

TRATULARIEN KONTRA
      (1990)

EKIOK, HARRI
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

GALAXIA BAT

        Felix Zubiaga , 1986

 

 

Zenbat ekintza harrigarrietan

Galaxietan Ulises,

ames-zaldien beribil azkar

mundurik mundu zabilkez.

 

Ikusgarriak, bide barriak

asmatu gura zendukez,

itxumustuan helburua jo

helburu zein den jakinge.

 

Zeure buruko garauak jatzuz

mundu ezezagun sekretu,

putzuan dager goitik jausi den

ortzi bera izarratu.

 

Jainkoren batek zeuregan biztu

galaxien galaxia

konturatuge han daukakezu

ames eskutu itzia.

 

Jatxi, Ulises! Itzuli zaitez

alper jakintza horretatik,

jainko gorde hau aztertu zeinke:

zeure burua barrutik.

 

© Felix Zubiaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko