A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HUTSUNETAN
      (1986)

PASIONEA
      (1986)

GALAXIA BAT
      (1986)

ZURE TENPLOKO HARRIEK
      (1990)

HARRIAK EZ DAU BEGIRIK
      (1990)

TRATULARIEN KONTRA
      (1990)

EKIOK, HARRI
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

GAU ARREBAREN BEGIAK

        Felix Zubiaga , 1986

 

 

Gau arrebaren begiak

liluratuta naukee

keinatzen dausten mezua

ulertzeke.

 

Izar distira labanok

mareatu egin naue

ikuspuntua galazoz

nora gabe.

 

Izar begi irabiatuok

irradakoa jo ta jo,

euren dantzara lot-nahi

nauelako.

 

Gau ames izar lagunok

ez naue baketan izten,

euren zeruko larrera

joan naiten.

 

Dana itzirik noake

izarren lagun bidazti,

neure gurpilen ardatza

huts igarriz.

 

© Felix Zubiaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko