AMERIKARAKO BIDEAN
Bingen Ametzaga , 1941
Itsasoaren zabala,
uiņaren ondoren uiņa.
Beren gaiņean, ontzi batean
eusko talde bat igeska.
Itsasoak laguntzat,
itxaropena gidari,
erri-ametsa gogo-barnean,
bidea dagigu beti.
Bakean bizi giņian,
iņorenik nai ez gendun,
norberen erri-maitetasuna
oben ba-da, gu obendun.
Gorrotoaren lan txarra!
gorriz jantzi zan Euzkadi.
Balbeak sega millaka,
millaka berriz igesi.
Txoriak dute kabia,
basabereak zuloa,
Europako erri zarrena
ona emen lur-bakoa.
Baiņan, uste-on!, anaiak,
gaiztoen gurenda, labur,
Yainkoa beti zuren-zalea,
lanen amaia daukagu ur.
Itsasuso txuri ori,
atzerantz egizu bide,
ur aundi onen beste aldean
gure erritxoak datzate.
Zoaz nerera, beratan
ene bi aurrak dituzu;
lotan ba-daude, zabiltz arduraz,
ama amets dute, ez esnatu!
Zure egoakin, goxoki,
goxoki, egiezu laztan,
mosu bat aitan, bi aman partez
begien gaiņean eman.
Iturrieta zarrean
ene amatxu ule-txuri,
aren negarrak mokoan bildu
ta itsas-gezalera yaurti.
Esan guziei laburra
degula gure urrun-aldi,
askatzearen euzki ederra
itsasertzean da agiri.
Laster, bai, denak batuta
bakean, poz eta atsegin;
buru-yabeak, Yauna goratuz
izango gera Euzkadin.
© Bingen Ametzaga