MONA LISA
Bingen Ametzaga , 1961
Pizkundeko lorea! zure irriparrean
bizi ta eriotzaren eskutuak dagoz;
zan eta izangoaren bulkoak ba-datoz
batez nire gogora zu ikustatzean.
Betiko emea zera, Bizitza iturburu,
ametsetako aingeru, atsegin-ekarle;
begiotan, ordea, agertzen duzu ere
biotza pilpil yartzen didan alako izu.
Sorgiņa! Leonardok zu sortzaraztean
Lukreziren edenaz eta Beatrizen
yaikozko ikuskariaz amets egiten zun,
ta aurrez zerua eukita, lezea inguruan,
goiz-argi txiunta zale ta gau-illuntasun
isilla, zure irudi ortan, zitun batzen.
© Bingen Ametzaga