Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ELGARRI MUSUKAN
(1984)
GELDITU IZAN NAIZ
(1988)
IZORRATUKO ZAITUT
(2002)
UR FERDEZ
Auxtin Zamora , 1984
Neure haurtasuna
ezin desesteka:
ez dut deus maitatzen ahal mundu huntan,
neure haur denbora baizik haurņoetan.
Ur ferdea belar argien artean
ttinttaka ttinttaka sortzen zen goizean,
nimiņo zintudan,
lur huntarat eman.
geroztik ur ferdez ditutzu begiak,
goizeko iduzkiz ezpainak ximurrak,
ez dakit nun naizen,
orenak zer diren.
Atzo itaizuren ur-edale nintzen,
plazetan nituen eskuaz zabaltzen,
denetaz trufatzen,
deusez axolatzen:
Orai aldatu ditut alabideak,
bai bertzeri utzi karriken ezkinak,
amoratu nauzu,
ta bertzelakotu.
Kalapita beltzak, zeruko urdinez
nauzkitzu beztitzen, hedoien kolorez,
laidoak gordetzen
ta ahantzarazten.
Kristalin argiak ur inozentzian,
dirdirarazten zuk nauzkitzu lezetan,
Ez dakit nor naizen,
egintzak zer diren.
Atxemanen nauzu, bihar, iatzartzean,
kasik lo kuluxkan zure bazterrean,
ez neri begira,
zoaz aintzina,
sortaraz dezazun, nitaz oroitzean,
nola ur ferdea belarren artean:
haurņo bat freskoa
zu bezalakoa.
© Auxtin Zamora