EUSKALDUN BATEN BIHOTZMINAK
MONTEBIDEORAT JOANEZ
Martin Egiategi , 1853
Gazte nintzen oraino,
Aski errana da,
Adin hartan gutiņo
Gauza pisatzen da:
Aditu nuieneko
Montebiden fama
Herriaren uzteko
Lotzen zaut su-lama.
Ni airatzeko bezen
Tratantek hartzeko
Sareak prest zauzkaten
Dena erraiteko;
Jaun hekien mihian,
Ez da dudatzeko,
Ontasunen erdian
Naiz behin betiko.
Ederki liluratu
Nautenean elez,
Ninduten amarratu
Zinez eta legez:
Gero atxikitzeko
Portuan auhenez,
Bizitzen ikasteko,
Nituenak janez!
Pasaiako denboraz
Gaitzik erraiteko
Nihork ez du menturaz
Klarki mintzatzeko:
Lur-sagar ustel asko,
Xardin begigorri,
Han ziren jastatzeko
Bihotz altxagarri.
Hala ginduen ere
Sabela zimurrik,
Izan gabe batere
Amentsen beldurrik:
Goiti-beheti agudo,
Begia ilunik,
Ikusi Montebido
Doi-doia bizirik!
Biziaren erdia
Baita esperantza,
Untziko miseria
Ahantzirik datza:
Zelakotz leihorrian,
Zioten, multzoka
Urre-zilar hirian
Biltzeko ahurka.
Bainan enganioa
Orai dut ikusten.
Ene erokeria
Ongi deitoratzen;
Aments eder batetik
Nola den ilkitzen,
Ontasunen erditik
Eskale huts nintzen!
Urruneko eltzea
Errana da urrez,
Ikus beza etxea,
Aurkitzen da lurrez!
Zer erran gehiago
Atzeman gaixoez!
Ogian gutxiago
Gasnaki emanez.
Alde guzietarik
Hunat etorriak,
Edozoin motetarik
Gizon galgarriak,
Irabaziaz xuhur,
Ardura gastuak,
Gaizki ez laizke segur
Kartzelan sartuak.
Nonbait balu jendeak
Nonbait deskantsua!
Badire langileak
Non da sosegua?...
Batean gerla eta
Bertzean ohointza,
Nonnahi kanibeta,
Noiznahi hilotza.
Lur batetarik salto,
Ia bertzera kurri,
Hemen gabiltza suelto
Nigar-egingarri!
Hain ongi nintakena
Nere sorterrian,
Zer jan-edan nukena
Aita-amen aldian!
Nun zarete gazteko,
Oi! lagun maiteak,
Nun dire bestetako
Gure dostatzeak?
Zer arraitasun eta
Zer alegrantzia!
Ala iraungi baita
Orduko bizia!
Aldiz hemen trumilka
Gabiltza, tristeak!
Elgarrentzat beldurka,
Zer dohakabeak!
Ardurenik halere
Mairuak iduri,
Eman gabe batere
Kondu arimari!
Oraintxe ezagutzen
Dut zinez egia,
Beranxe auhendatzen
Ene haurkeria!
Bat bederak hargatik
Gerorat guardia,
Bederen kaskodunik
Hunat ez abia!
Har zazue etsenplu
Nere Eskualdunak,
Ez zeren enganatu,
Gazteko lagunak!
Hor berean duzue
Segur ontasuna,
Beiratzen baduzue
Jarreikitasuna.
Hitzņo bat zuretako,
Arreba Kattalin,
Xuri guziak oro
Ez dire, ez irin!
Ez zaitzu gaitzituko
Erraitearekin:
Presuna ohorezko
Batņo hunat ez jin!
Bat bederak dezala
Jaio den herria
Preza, ama bezala,
Lur maitagarria!
Duelarik segitzen
Bizitze moldea
Hortantxe da aurkitzen
Zeruko bidea.
© Martin Egiategi