A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

UR FERDEZ
      (1984)

ELGARRI MUSUKAN
      (1984)

IZORRATUKO ZAITUT
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

GELDITU IZAN NAIZ

        Auxtin Zamora , 1988

 

 

Amets aldi batzuetan

gelditu izan naiz,

Baionan, Errobi bazterrean,

haizeak eta argiak

urgainean

egiten duten

dantzeri begira.

Emazte haur beharretan den baten itxura

zelarik,

uhaintxoetan nahasten,

ņoņiņen hegalen itzalek

zituztelarik

arrainen ur ildoxkak segitzen,

zubiak ere,

zirelarik

ur mirailean desegiten,

neure baitan erraten nuen:

horiek guziak ez zirela egiak.

Bihar, egun ote da?

zu, ni ote zira?

egun, bihar ote da?

Asmatzen zaitut, zu ere, bihar,

Baionan, Errobi bazterrean,

haizeak eta argiak,

ur gainean

egiten duten

dantzeri begira.

Zu, egun ote zira?

eta ni, bihar ote naiz?

 

© Auxtin Zamora    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko