IZORRATUKO ZAITUT
Auxtin Zamora , 2002
Gaur neure etxe aintzineko zuhaitzaren hostoak
abartxoen puntetan nola-nahizka ibilki dira.
«Norbait»ek edo «zerbait»ek mugitzen ditu.
Nola ibiliko liezke bertzenaz, ez dute deus pentsatzen,
ez erraten, ez dute mugitzeko nahimen izpirik,
oraintxet ni naizen bezala, funtsean,
muinak hutsak eta borondatea lehor dauzkate...
Beharba, zuhaitzaren enborraren azpian bada
«norbait» edo «zerbait» ari dena hostoen manatzen,
neri ere oraintxet berean burura etortzen zauzkitan
hitzak manatzen dituen «norbait» edo «zerbait»,
eta hura bera... Ez dira urrun ibilki hosto gaizoak,
bost zentimetra eskuin bost zentimetra ezker, beharba,
hamar zentimetra, ekaitz-haizeak ufatuko baluke!
Ni bezala, funtsean, neure haratunatek beti
leku berera igortzen naute: neure zapatetara...
Bizi guzia pasatuko nuke: «nork» eta «zer» horien
misterioa zilatzen... Kaka.... dela zertako jakin...
Laster udazkenean hostoak eroriko dira.
Jadanik «norbait» edo «zerbait» horrek
nahi ditu hostoak erorrarazi, neure ileak.
© Auxtin Zamora