A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

LAGUN BATEN BEREXKUNTZA
      (1859)

EINADAK
      (1872)

  literaturaren zubitegia  

 

BIHOTZ KARLISTA BATEN AUHENAK

        Martin Guilbeau , 1858

 

 

Aitorren etorkitik jeneral handia,

Heldu duk hire izen ohoragarria,

Gora duk geia, Zumelakarregi,

Eskalduna armetan zer den erakutsi.

 

Hire bihotz handian hintzen konfidatu,

Jainkoak bereganat galde ez bahintu,

Erakutsiren huen guduetan,

Eskalduna ez dela beldur lanjeretan.

 

Hire anaiek haute aguro ahantzi,

Hire galtzeak ditik arras iziarazi,

Ni lapurtarra, bihotze hirea,

Ez haut ez ahantziren, menditar umea.

 

Errege xuxenaren soldadu erneak,

Ager zaizte bet-betan iduri erleak,

Har ezatzue zuen eskopetak,

Eta orotan altxa goraki kopetak.

 

Altza zaizte karlistak zuen etxetarik,

Zeinbat denborarentzat urrun herritarik,

Zuen azpian espainol superrak,

Hautsiren ditu laister, hautsiren indarrak.

 

Biba Karlos erranez zoazte gudurat,

Espainol fierraren buruan jotzerat,

Galde zatzue zuen frankeziak,

Arma xuritan pasa bertzenaz guziak.

 

Ager hadi menditar kapitain suharra,

Erakutsak, erakuts bihotz Napartarra,

Hire eginez deituz gizonak,

Laster bilduren dituk probintziar onak.

 

Etxa hadi gakorat hire gizonekin,

Tratatzen dituzkela amodiorekin,

Ez justizia ahantzi sekulan,

Atxiki nahi baduk Nafarra tropetan.

 

Oroit hadi noizbehin Zesarren etsaiez

Mendi hauen erdian aurki zituenez,

Zoinek baitzuten herriarendako

Eman bere odola azken xortaraino.

 

Ager hadi gerlara anitz famatua,

Gortetan ohorezki beti aipatua,

Begira ezak hir' omen handia,

Sutan emanez, sutan espainol hazia.

 

Populua hire duk aspaldi jarria,

Hel hadi Monte-Molin eskaldun garbia,

Ator gurekin koroa hartzerat,

Madrilgo karriketan bibak aditzerat.

 

Ez hituke menturaz herabe eta nagi,

Bizi balute oraino Zumalakarregi,

Hire antzea pitz zak hekietan,

Bitorios dadintzat izan guduetan.

 

© Martin Guilbeau    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko