A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZERBAIT HAUSTEN ARI DA

        Arantza Etxeburua , 1992

 

 

Zerbait hausten ari da

nonbait.

Kristal apurtuzko

garraisiak,

odol zipristinak

eta orbainak

zurezko zoluan.

 

Maindire lizunak

eta alkohol hatsa

nonahi.

 

Mihi moteletan

edena,

egunsenti argitsuen

ebasle,

ameskaiztoen

ehule.

 

Supazterreko sua

gorrotoaren odolez itzalia,

geroaldi ilunetako itzalak

nonahi hedatzen dira.

 

Isiltasuna, ordainez,

haur baten nigar itoa

besterik ez.

 

© Arantza Etxeburua    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko