GOIZIAN GOIZIK JEIKI NÜNDÜZÜN
anonimoa , 1633
Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;
Bai eta zetaz ere beztitü ekia jelki zenian;
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan,
Bai eta ere alargüntsa gazte ekia sartü zenian.
Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria;
Ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?
Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,
Mündü ororen ixilik eta finko faunari ageririk;
Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
Lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.
Zazpi urtez etxeki dizüt gizona hila kanberan;
Egünian lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,
Zitru hurez üküzten nizün astian egün batian,
Astian egün batian eta ostirale goizian.