Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ERDEREA TA EUSKEREA
(1905)
EUSKALDUN GUDARIAK
(1905)
MUTIL BATEN ABADEGEITUTEA
(1910)
AIKO ANTOJAGARRIE!
Paulo Zamarripa , 1927
Mari Bekortako neskatilla zintzo garbiari,
bere auzoko neskatilla-lagunakaz, dantza-lekuan,
aurreskua noiz-asiko begira dagoala,
mutil orditu bat yatorko baltzeoan
beragaz egiteko itsu-soņura eroan-gurarik.
Ona emen zer diņotson Marik:
Ardaoz beterik ator.
I moskortute ao;
zagi danak batera
baņo be moskorrao.
Buru zoro ori baņo
askozaz astunao
dekok gorputz ustela,
satsa baņo ustelao.
Nigana ator, moskorti,
ardaodun txarrie,
baltzeoan lagundu
dayan neuk? Ordie,
alde ortik! Etxoak gure,
antojagarrie!
Barriro ekiten deutso mutil ordiak
lagunduteko berari dantzan.
Ta orduan diņotso:
Entzun dok. Etxoat gure,
antojagarrie.
Laguna bear daula berak dantzan
egiteko diņotso mutil ordiak. Eta
onetara Marik olan erantzuten deutso:
Zutunik ibilteko
bear bok lagune,
aituik nok galdu yoan
buruko zentzune.
Ni nok yantzan ariņe
ta ostean astune;
gauze duztietan ixen
guyoat euskeldune.
Mutillak eskutik oratuten deutso.
Ta berak blidur gitxigaz diņotso:
Ezeiztek niri oratu!
Geldi ia, astakoa!!
Eztok entzun, baldrasko
ganorabakoa,
eztoala yantza ori
neure gogokoa?
* * *
Matralleko bat emon ta diņotso:
Joadi, orditzar ori,
zagien albora,
ardao pekatarien
upelen ondora!
Mutillak birao ikaragarriak yaurtiten
dituz. Ta Marik asarre andiz diņotso:
Txarrito, non ikis dok
erdera orren loye?
Berba txarriek eta
arnasa txarrie
ta adurre baņo eztana
badekok, ordie.
Aiko min zantarra! Aiko
ago moskortie!
Aiko mutil satsa! Aiko
Antojagarrie!
* * *
Biotz andidun neskatillea,
galanta gorputz ta arimez,
euskalduna da odolez eta
euskalzalea biotzez.
Ta bere arpegi urdin-urdiņa
gorritu yako, deedarrez
biraoen aurka asi danean
amurru deunan indarrez.
Berez euskaldun neskatillea
ederra izanik artean,
amurru orretxen gorritasunez
yantzirik era ederrean,
askoz ederrao agertuten da
nire begien aurrean.
Edertasuna garbirik daukon
larrosa baten antzean.
* * *
Eta, zein ezain dagon
mutil moskortie,
adurrez ezoturik
aurpegi duztie!
Aiko ardaoz baltziturik
dekon aurpegie!
Aiko mutil satsa! Aiko
antojagarrie!
Asi da aurreskua. Ta an dabil Mari.
Ona emen berari begira andra bik
daukien berbaldia:
-Aurreskuen dabillen
neska yantzarie
nor da, gazteak? Nor da?
-Mari errotarie.
-Je bizkor dabil gero
gorputze duztie!
-Erromerien daon
jenterik erdie
berorren adi dao oin.
Ain da ikusgarrie
yantzan Bekoerrotako
alaba nausie!
Ta yantzarako dan lez
yantzari ain andie,
lanean da beargin
ikeragarrie...
-Ori bai de ixetea
yantzari garbie!
Ori bizkortasune!
Or dao, bai, grasie!
-Ariņek oņek eta
librean garrie:
or ekusten da, Kontze,
nor dan yantzarie.
Bedinketue Mari
yayo dan errie!
-E! Bakutsu or datorren
ordi sats andie?
-Ona dator gero?... Aiko
antojagarrie!
-Baltzeoan ibil de,
gorputzik erdie
lurrean dabillela.
-Bai, bai. A ze egie
Maritxuk esan dotson!...
-Ta ordi sats andie
ona dator...
-Bai? Aiko
antojagarrie!
Aldendu de landatik
egunen argie.
Beragaz aldendu de
yantzari garbie:
etsera yoan da arin
Mari errotarie.
Argi-zalea da, bai,
gure yantzarie.
Illuntasune arentzat
da bildurgarrie,
beran ustez dalako
pekatularie
illunetan dabillen
jenterik erdie...
* * *
Illunetan dao mutil
antojagarrie.
© Paulo Zamarripa