Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ERDEREA TA EUSKEREA
(1905)
EUSKALDUN GUDARIAK
(1905)
AIKO ANTOJAGARRIE!
(1927)
MUTIL BATEN ABADEGEITUTEA
Paulo Zamarripa , 1910
Ken, Txerren guzurtia!
Ken, Txerren zantarra!
Atzera! Atzera! Atzera,
pizti inpernutarra!
* * *
A! zer? Maite nozula?
Guzurra!! Guzurra!!
Bakit zer zarean zu,
arimen lapurra.
Zoaz, guzurti tzarra, yoan zaite inpernura,
Eskeintzera atsegiņa, dirua ta omena.
Zeruaren ordeaz eztot ezer be gura;
Zerua da ba, nitzat, gauzarik onena.
Zerua galdu daidan nai zeunke, zeuk lenago
Ordu negargarrian galdu zendulako...
Ai, Txerren ondamutsu zitala, zer geyago
Nai dozu galdu daidan zeure pozerako?
Ta oindiņo bere esesten
darraizu, zitala,
ustez zeure egoetan
lotuko nazala?
Ai, ez, alperrik zara
lapur errimea,
eztozu zeuretuko,
ez, nire arimea!
Aingeru bizkor bat da
nire yagolea.
Berak zainduten deustaz
gorputz ta arimea.
Jaungoiko bat dot Aita,
Birjiņa bat Ama,
ta Ama onen dei samurrak
naroe Aitagana.
Ta Aita zeruan dago
ta leku guztian,
baņa nai dau zeruan
ikusi dagidan.
Eta orregaitik imiņi dodaz
oņak zeruko bidean,
aingeru oneri eskua emonik
beronek eroan nagian...
Aingeru onetxen laguntasuna
ta Aita beraren grazia
naikoa dala diņost Amatxuk
eiteko bide guztia.
Baia bidean imiņi zeinken
edozein sostor galgarri
utsa ta ezer ez izango dala,
yarraitzen bautsat berari.
Banoa bada, ta eztozu zetan
ekin esesten albotik.
Nire gogoak eztau gurako
bide au baņo besterik.
Bidea bada gogorra bere,
leku gozora naroa,
ta, zeren bildur izan neinteke,
lagun au neugaz badoa?
O ze laguna! Zintzo zintzoa,
bape guzurrik bakoa;
bera ondo izanik, gura nabena
egin zorionekoa...
* * *
A, baiņa, au zer da? Olango pozik
eztot asmau nik sekula.
Argi pozezko soņuz yantzia
yatort zerutik burura,
ta argi beratan Aitatxuk diņost
abade egingo nazala.
Abade, abade. Bai, bai, abade.
Abade egingo naz bada.
Ta o zein pozturik imingo ditun
barri ain pozgarrizkoak
lurreko aita-ama biotz oneko
kristau zar zintzo zintzoak!
A, bai! Zintzorik egingo dabez
euron alegin guztiak
zeruko Aitaren gogo done au
betetu al dayan semeak.
Ta o zein gitxitzat daukadan orain
arima au zeruratzea!...
Anai askoren arimatxuai
zurok eiņiko kaltea
desegin nai dot... Auxe da oinganik
neure pozezko ardurea
lagun onetxen laguntasunaz
zurori arimak kentzea.
Zoaz ego baltzokaz
arin inpernura,
zeure arrokeri andiak
sortu eutsun lekura!
Gizonari itxi geldi...
doyala zerura!!
© Paulo Zamarripa