A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TXORAKERIETAN
      (2004)

GAUR, ARBOLA
      (2004)

NORA JOAN ZEHATZIK GABE
      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

GAUR, ILUNKARAN

        Andoni Salamero , 2004

 

 

Gaur, ilunkaran,

garoek oin ertzetan muin emanez,

ahuspez agurtu nautenean.

 

Gaur, egunaren joanean,

mendi garaien atzean,

eki izpi zurbilak

galtzen,

desagertzen

ikusi ditudanean.

 

Gaur,

adio txiotan,txorien zorionak

lotan

doan

ekia

gurtu duenean.

 

Gaur,

ageriko guztiak,

samurraren bustiak,

ederraren ederrez,

bihotzondoa ziztatu didanean.

 

Gaur,

esadazu adiskide,

esadazu lagun maite:

Non zaude?

 

© Andoni Salamero    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko