A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HARKADIA
      (2004)

JAUN ZURIA
      (2004)

ZUHAITZA
      (2004)

 

GAU

        Angel Larrea , 2004

 

 

Neguko erregina,

ilunbea eta itzala,

goizetik zatoz, iluntzean,

goizean zoaz, egunsentian;

pinua eta hagina zara,

heriotza eta sexua,

beti zatoz, ilunabarrean,

egunero zoaz, oilar kantuaz;

oso zaharra zara, bai,

sasoiak baino lehenago sortua.

Amets eta Loaren Ama zara,

Ilargiaren gaueroko itzala,

gazte gar eta sutsuen babeslea,

jaioberrien zaintzailea,

zakur ulularien konplizea.

Katu eta sorginak daude zure zain,

mozoloak eta lamiak ere bai,

zuk erreinatzen duzunean,

kantuz eta dantzaz egiteko jai.

 

© Angel Larrea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko