JAUN ZURIA
Angel Larrea , 2004
Jaun Zuria,
printzesa baten semea,
jatorri zeltarra zuen andere dotorea;
aita, ordea, munstroa, Culebro alegia.
Hau legenda idatzia,
Bizkaian Lope Garcia de Salazarrek jasoa,
Portugalen beste bertsio bat egin arren,
ni neuk Muskizekoarena maiteago dut, jakina.
Jaun Zuria,
"Hartza" ere deitua,
Bizkaian maitatua,
zu izan zara hazia,
Bizkaiko Jaunen lehena,
horrela, behintzat, dio
mitoak edota magiak.
Jaun Zuria,
Arthur erregearen denborakoa,
Eriktonio Atenasko erregearen antzekoa,
frankoen errege merovingiarren bezalakoa,
Arrigorriagako batailan egondakoa:
jakituria.
Jaun Zuria: ez historia; bai magia.
Jaun Zuria, zuri, oparia:
behia edo Busturia.
© Angel Larrea