A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMETS BAT SORTU ZEN
      (2002)

ILUNALDIAK
      (2002)

ANAIAREN HERIOTZA
      (2002)

 

ILUNDEGI

        Jabier Pikabea , 2002

 

 

llun zait labar nire sortzea,

hondorik gabeko arroilatzar azkengabea.

Gogotik nahi dut nire hasierarik;

baina ezin dut orduko izatearen berririk.

Begiak nahiz onik,

ezin eskura,

ezin begira,

oro zait ilundura,

nire lehen oroimenaren talaiatik.

 

Askotan jiratzen naiz haranzkora,

jakin-minaren indarrez,

zer ote nintzenaren jakin-minez;

baina naiz biltzen osinzulora

ezerezaren ur arretan murgilduz,

infinituaren lursailetan bakartuz.

 

Noiztikoa naiz? Horra nire galdera.

Eta ez dut begirik nire lehen izatera:

oro naiz, ilun, ezjakinaren minera.

 

Banaiz, hortaz badut hasierarik;

baina ez dakit zer nola nintzenik.

Ez daukat barne indarrik,

ez adimen-argirik

horretara naramanik.

 

Hutsarte zait lur-sail hura;

ez dut hangorik ene eskura;

oro naiz:

ilunuts,

hutsilun;

etsimenak harturik,

garaipenak ihesirik;

ilundegiaren etxepean biluts.

 

© Jabier Pikabea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko