A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NONGO NOR NOREKIN NORA
      (2004)

ULERTZEKO MODUKO POEMAK
NAHI DITUGU

      (2004)

BIETAKO BIOK
      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

BOST ARRAZOI

        Jon Aiastui , 2004

 

 

Badira bost arrazoi bertutetsu jokatzeko

(Lehena, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, hura)

Eta bost arrazoi badira bekatuan aritzeko.

 

Badira bost arrazoi pozari eusteko

(Lehena, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, hura)

Eta bost arrazoi badira oinazeak jota erortzeko.

 

Bost arrazoi badira berbetan igeri egiteko

Eta beste hainbeste behin betiko isiltzeko.

Bost burua botatzeko eta bost bizirik segitzeko.

Badira bost arrazoi mila kilometro korritzeko

Eta beste hainbeste lekuan geldi geratzeko.

 

Galdera bakoitzak badu bere erantzuna

Eta igande orok dagokion kantua.

Eguzkian bilatzen duenak

Ez du bi aldiz abestuko.

 

© Jon Aiastui    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko