A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BOST ARRAZOI
      (2004)

NONGO NOR NOREKIN NORA
      (2004)

BIETAKO BIOK
      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

ULERTZEKO MODUKO POEMAK
NAHI DITUGU

        Jon Aiastui , 2004

 

 

                We want poems we can understand

                Paul Hoover, bariazioa

 

Ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.

Infiniturik gabe, eta ahal dela laburrak.

Ez hiztegi museoetan gordetzen direnetakoak,

Gogoan geratzen diren horietakoak baizik.

Berdin zaigu nola abesten duen txoriak,

Kantatzeko moduko poemak nahi ditugu.

Trenez, haserrez, umorez beteak. Gordinak,

Zintzoak, zaharren azken hitzen antzekoak.

Lagunduko gaituzten poemak nahi ditugu,

Bizitzen eta hiltzen, ikusten eta egoten.

Entretenituko gaituzten poemak nahi ditugu,

Oherako modukoak, pelikulen antzekoak,

Haizerik gabe, itsasorik gabe, eta ulergarriak,

Ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.

 

© Jon Aiastui    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko