A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BOST ARRAZOI
      (2004)

NONGO NOR NOREKIN NORA
      (2004)

ULERTZEKO MODUKO POEMAK
NAHI DITUGU

      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

BIETAKO BIOK

        Jon Aiastui , 2004

 

 

Bietako biok dakigu

Azken hitza esan behar dugula.

Bietako biok bilatzen dugu

Azken ironia eta azken zartada.

Horregatik, zure pisutik noanean,

 

Azken agurra ematen didazu beti.

Nik, igogailuan sartuta,

Azken keinuaz erantzuten dizut.

Zuk ez duzu ikusten,

Ate barrura mugitu baitzara ordurako,

 

Eta nik ez dizut begiratu,

Botoia sakatu baitut.

Eta hala jaisten naiz ni

Igogailuan kalerantz,

Eta halaxe ixten duzu zuk

Atea isiltasunerantz.

Bietako biok irabazi dugu berriz ere:

Ate bat zuk eta igogailu bat nik.

 

© Jon Aiastui    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko