Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EZINTASUNA
(2004)
MAITASUN PSIKOTIKO BLUES
(2004)
TELEFONOAREN URTAROA
(2004)
ERANTZI
(2007)
BIZIRAUN
(2007)
EUROPA (Antiutopia)
(2007)
POỈSIS
(2007)
ZAURIA ETA ORBAINA
(2007)
PATUA
(2011)
MONJEA ITSASERTZEAN
(2011)
AZKEN HITZA
(2011)
KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)
Jon Gerediaga , 2004
Honezkero tximistek eta eskaleek
harritzen ez duten haurra.
Izan liteke Berlin edo Detroiten
nekez gure auzoan
gure auzoan ez baitago haurrik.
Azaroan gaude
baina langabetuak ezjakintasunean bizi dira.
Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
Zuhaitzetako azkenengo hostoek
antolatu dute La r‚sistance
eta udazkenak terroristatzat hartu ditu.
Kioskoetan ez dute kanikarik saltzen,
sasoi makalak bigarren eskuko liburuentzat,
sitsek etxeko altzariak jan dituzte,
ez dituzte ba sitsek makarroiak jango.
Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
Milaka eta milaka litro ur
bota dituzte kaleak txukuntzeko
eta gabardina saltzaileek
dibidendoak banatu dituzte
kale garbitzaileen artean.
Elizetako bankuak hutsik daude,
antza denez errosarioak misterio guztiak galdu ditu,
Amerikako gangsterrek eta hiltzaileek ere ezin dute
taberna eta jatetxeetan erre.
Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute,
izan liteke Kuala Lumpur edo Adis-Abeban,
nekez gure auzoan
gure auzoan eroetxeak baititugu barra-barra
eta ez dago hegoaizea pairatzeko zororik kalean.
© Jon Gerediaga