Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
INFINITUAREN ZATIAK
(1999)
TXEKOSLOVAKIA
(1999)
LARUNBAT ARRATSALDEA
(1999)
BILBO
(1999)
BELDURRAREN KAFEA
(2005)
PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA
(2005)
BASURDE BURU DISEKATUAK
(2005)
TIGREA GURE ETXERA ETORRI ZENEAN
(2018)
PORNOGRAFIA
(2018)
BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
Martin Etxeberria , 2005
bizikleta bat egingo dut
zure izenarekin,
Larraitz
guzti hau pasa,
gauak arratsaren bidea topatu
eta berriz
oinez ibiltzen asmatzen dudanean
ez dakit
zilborra hautsi gabe izango dudan
ordurako
zure titiek
esnea izango duten oraindik
arrainek kafea edaten
ikasiko ote duten
edota zentzurik izango duen
maite zaitudala
esateak
baina horrela dira gauzak
esaldi inozoz
betetako bizitzan
oraingoz
zure masailak alferrik bataiatzen
jarraitu beharko dut
fede gutxiz
mahatsari ardoa ukatuz
inork jan nahi ez duen
platertxoko azken oliba sentituz
guzti hau pasatzen denean
beharko du
bizikleta bar egingo dut
zure izenarekin orduan
eta poliki abiatuko naiz
gauetik arratserako bidean
ibai bat egongo da bertan,
txakolin zuriz egina
eta han topatuko zaitut beharbada,
oinez,
bakarrik
eta uzten badidazu,
gure patriketako harriak hartu
eta
lehen bezala
ura
borobila bihurtuko dugu
© Martin Etxeberria