DIRU BANU
Mendiboure , 1859
Ai, aberatsa banintz ni!
Segur nindaite gizon handi!
Guziak adiskide,
Ustekabez ahaide,
Hanitz agur emaile,
Ohore, lausengu banuke,
Diru banu, jaun bat nindaite!
Diru duenak sakelan
Izpiritu anitz buruan;
Banuke jakitate,
Mintzatzen banakike;
Orok erran lirote
Ez dela ni bezalakorik!
Moltsa banu diruz beterik!
Jaun Erretora, egun on!
—Bai zuri ere, Mur de Santson.
Zato barazkaitera,
Otoi, gure etxera,
Apur bat jostatzera:
Egidazu egun atsegin,
Laket dut gizon prestuekin.
Orotarik, diru banu,
Heldu lakiket konplimendu,
Nik parerik ez nuke,
Herrian orok maite;
Eta galdatu gabe
Laster izenda nintzakete
Edo juje edo alkate!
© Mendiboure