Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LAGUNAK
(2002)
EZ GENUEN GARENA IZAN BEHAR
(2002)
JABEGO NOMADA
(2002)
TXAKURRIK GABEKO OKUPA
Sonia Gonzalez , 2002
Egunak besterik gabe igaro behar direla
erabakitzen den unean
desegiten da haurtzaroa.
Inoiz heltzen ez den biharko egunean
ezarri nuen itxaropen oro
gaurko eguna apartekorik gabe igaro
behar dela
ulertu nuenetik.
Baina biharko eguna gaur da eta dena dela
Poemak fagozitatzeko tren-geltoki gehiagorik ez dute eraiki
Notak mugatuak izan arren
ez da musika oraindik amaitu
Eguzkiak joten du
soilik eta egun eguzkitsuetan
Eta heriotza oraindik da narrazti
arraro ezezaguna.
Eta biharko egun honetan
telefonoak isilik dirau.
Zelan adierazi
biharko egun honetan oraindik
txakurrik gabeko okupa sentitzen naizela
jakinda zu
okuparik gabeko txakurra
sekulaez zarela sentitu?
© Sonia Gonzalez